XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mami baten azalpen. Eta mami hau gizona da, betiko gizona, eta betikoa delako gaurkoa ere, baina gaur ez atzo bezalakoa.

Edo behintzat atzo bezala ikus ezin genezakeana.

Artea, gainera, ez da ikuste hutsa, ikus-eraztea ere baizik.

Eta ikustera emateko espresio egoki gaurkoak, gaurko gizonaren pentsaera ta sentierari dagozkionak erabili behar ditu gaurko poesiak.

Eta hemen ere, espresio honek erabili ditzakean irudi nahiz esaera sarkorrenetakoak eskeintzen dizkigu hauzi soziaIak (gaurko gizonaren barrutasuna gutxi bestek bezala biltzen bait du puntu honek, eta bestetik mintzaera bat moldatu ere du).

Dagoela bada poesian gizona dan bezalakoa presente, eta mintza dakigula egiazki.

Puntu zaila da poetak zein espresio bidez balia behar duen erabakitzea.

Inork ez daki hori.

Manzoni ezkeroztik uste dut poesia sliricata deritzatenaz mintza ohi gera.

Izan ere, autentikotasun aldian bizi omen gera, eta pitxikeriak estrainio egiten zaizkio gaurko gizonari.

Sozializazio garaia ere ba da, beste aldetik (eta ez ekonomian bakarrik), gure hau.

Sentiera sozializatu da batez ere.

Eta azkenik, konkretoa nahi dugu edozertan.

Pixka bat puntu guztiok bateratzeko zera esango nuke: gure kultura pentsa eta sentiera teknika kultura da.

Arte guztia obligatzen du honek.

Adibide bakarra aipatzeko, gerra ostean Alemania-n agertu zan poesia joera bat nahiko izango zaigu: Formula, estruktura ta irudi geometrikoak hitzetan agertu nahi dituen poesia, edo deitu izan duten gisan Teknikak anpatu duen gure pentsaeraren lekuko dan poesia ().

Akaso ez da leialegia adibide hau, joera oso desberdinak nabari bait dira gaurko alemaniar poesian.

Kritikoek, halare, gaurko poesiaren ezaugarritzat, beste zenbaitzuen artean nota hau destakatzen dute: herri bailara ta nekazaritza mundutik Citu-ra alde egin du poesiak,(...).